Ongi etorri Arkitente webgunera. Atal honetara webgunea nola erabili ikasteaz gain, gune hauetara sar zaitezke:

 
Orientabide pedagogikoak

Arkitektura sarean ezagutzeko eta ikasteko funtsezko alderdiak azaltzen dira. Programa honekin hezkuntzaren alorrean landu daitezkeen gaiak zerrendatzen dira.


Egindako lantegiak

Arkitenteren talde sustatzaileak eginiko tailerren laburpen-agiriak dira. Horietan azaltzen dira metodologia, iraupena eta lansaioen kopurua, besteak beste.


App erabilgarriak

Arkitektura lantzeko eta hari buruz ikasitakoa partekatzeko sareko aplikazioak dira. Horien bitartez proposatutako jarduera hauek egin ahal izango dituzue: Mapak eta ibilbideak sortu, komikiak editatu, bideoak egin…


Arkitektura estekak

Geografikoki sailkatuta dauden hainbat webgunetarako sarrera da, Arkitekturari buruzko ezagutza zabaltzeko eta aztertzeko. Aukeratutako webgune horietan Arkitekturari, eraikin bereziei eta hainbat estilo arkitektonikori buruzko informazioa eskuragarri izango duzue.

 

Ezagueraren erabilera eta itzulera

Askatasun osoz erabil ditzakezu webgune honetan eskainitako baliabideak, proposatutako jarduerak egiteko. Horren truk, esperientzia hori partekatzea eskatzen dizuegu, Arkitente webguneko albisteen blogean jardueraren laburpena idatziz. Hori nola egin, era errazean azaldu dizuegu Albiste bat blogean partekatzea estekan.

 

Hizkuntza aukeratu

Bai dokumentazioa, bai eskuragarri dauden baliabideak euskaraz zein gazteleraz aurki ditzakezue, partekatzen diren albisteak eta maparen eduki batzu izan ezik. Hizkuntzaren aukera librea da. Albisteen atalean ikusgai izango dituzue bertan partekatutako albistea eta mapan elkarbanatutako edukiren batzu, erabili duten hizkuntza gorabehera.

 

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria