Arkitente. Arkitektura haurrei hurbiltzeko ikaskuntza sarea

1. Deskribapena

 

Zer deritzozue auzoa deskribatzen duen komikia egiteari? Komikiaren atal bakoitza auzokide bati edo auzokide talde bati eskainita, auzoaren hainbat ikuspegi aurkez ditzakezue. Izan ere, bakoitzak bere bizitokiaren ikuspegia eskainiko du.
Gero, zuek sortutako komikia ikusgai jar dezakezue beste ikastetxe batzuetako ikasleentzat, arkitente webgunearen bitartez.

 

2. Helburu pedagogikoak

 

  • Hiri-morfologia eta auzoko arkitektura ezagutzea, baita mapan geokokatzea ere.
  • Kalea ikas-espaziotzat erabiltzea.
  • Hainbat auzokide talderen arkitektura-zein hiri-beharrez jabetzea, horien eskaerak ulertzeko eta auzoen konplexutasuna ikertzeko.
  • Jolas-tresna artistikoaren bitartez, errealitate konplexu baten adierazpide grafikoa eta bisuala lortzea.
  • Ezaguera sortzen eta partekatzen ikastea.

 

3. Egitura

 

Jarduera hau 50 minutu inguruko sei lansaiotan bete daiteke, gutxi gorabehera.

1. Lansaioa. Google Maps erabiliz auzora hurbildu.


Materialak eta baliabideak:
-Auzoko mapa inprimatuak ikasleen artean banatzeko.
-Proiektagailua eta interneterako konexioa auzoari buruzko sarrera egiteko.


 

1. Banatu mapa bana ikasleei.

2. Erakuts iezazkiezu auzoaren Google Maps-eko aire-irudiak bideo-proiektagailua erabiliz. Ekin irudi orokor batekin, eta apurka-apurka hurbildu, toki eta eraikin zehatz batzuetan fokatu arte.

3. Adostu ikasleekin ibilbidearen nondik-norakoak, 50 minutuan egin ahal izateko; tarte horretan ikastetxetik abiatu eta ikastetxera itzuli behar duzuela kontuan hartuta. Ikasleek mapan nondik-norakoa markatuko dute, ibilbidean zehar orientatu ahal izateko.

4. Banatu ikasleak hiruzpalau laguneko taldeetan, eta proposa iezaiozu talde bakoitzari pertsonaia bat. Ibilbidean pertsonaia horrekin lotutako tokiak aurkitzean datza jarduera. Hauek izan daitezke pertsonaiak:

    • Aitona.
    • Neskatoa.
    • Bere seme-alabak zaintzeaz arduratzen den ama.
    • Dendaria.
    • Etorkin gaztea.
    • Mugitzeko zailtasunak edo elbarritasun fisikoa duen emakumea.

       

2. Lansaioa. Ikerketa-ibilbidea auzoan zehar.


Materialak eta baliabideak:
- Ibilbidea markatuta duten auzoko mapa inprimatuak.
- Argazki-bideo-kamerak edo argazki-kamera duten sakelako telefonoak (gutxienez, tresna bat taldeko; hala ere, ikasle bakoitzeko bat gomendatzen dugu).
- Oharrak hartzeko koadernoa.


 

1. Ibilbidea ikastetxean bertan hasi eta bukatuko da. Talde guztiek ibilbidea egingo dute, maparen laguntzaz. Talde bakoitza antolatuko da, dagokion pertsonaia horrekin lotutako tokiei eta eraikinei argazkiak ateratzeko.

2. Ikasle bakoitzak batutako argazkiak eta oharrak mapan geokokatuko ditu, pertsonaiarentzako gidoia sortu ahal izateko.

 

3. Lansaioa. Gidoiaren eta komikia irudiz hornitzeko materialaren prestaketa.


Materialak eta baliabideak:
- Interneterako konexioa duten ordenagailuak.
- Arkatza eta papera, gidoiaren zirriborroari ekiteko.


 

1. Talde bakoitzak gidoia idatzi eta kapituluaren zirriborroa prestatuko du. Bisitatutako tokiak eta horien argazkiak komikia egiteko erabiliko dira (ikus Nola editatu komiki bat).

2. Atalaren gidoia hainbat sekuentziaz osatuta dagoenez gero taldeko partaide bakoitzak sekuentzia bat garatu dezake bakarka.

 

4. Lansaioa. Komikiaren edizioa.


Materialak eta baliabideak:
- Interneterako konexioa duten ordenagailuak.


 

1. Taldeek komikiak sortzeko edizio-programa batekin egin dezakete lan. Ondo antolatzea garrantzitsua da; horrela, bi ikaslek sekuentzian lan egiten duten bitartean, taldeko beste partaideek jardueraren laburpena idatziko dute; arkitente webguneko blogean albistea sortzeko balioko duena. Aukera ezazue argazkiren bat laburpenari laguntzeko.

 

5. Lansaioa. Komikiaren edizioa II eta arkitente webgunean albistearen eraketa.


Materialak eta baliabideak:
- Interneterako konexioa duten ordenagailuak.


 

1. Taldeek, aurreko lansaioan bezala, hasitako atalaren edizio-lanean jarraituko dute.

2. Jardueraren laburpena bukatuta eta komikia editatuta dagoenean, talde bakoitzaren ordezkariak, irakaslearen laguntzaz, albistea prestatuko du arkitente webgunera igotzeko. Albisteak barnean ekarriko ditu laburpenak eta sarean dauden ataletara edo komikira eramaten gaituzten estekak. Irakasleak sarrera bat idatziko du jardueraren inguruko hausnarketak bilduz (ikus Nola partekatu albiste bat blogean).

 

6. Lansaioa. Bateratze-lana.


Materialak eta baliabideak:
- Proiektagailua eta interneterako konexioa komikia ikusteko.


 

1. Talde bakoitzak sortutako atala aurkeztuko du. Horretaz gain, norberaren pertsonaiaren ikuspegitik auzoko arkitekturari buruzko hausnarketa egitea eskatuko diogu talde bakoitzari, aurkitu dituzten gabeziak eta beharrak zehaztu ditzaten. Talde bakoitzaren aurkezpena 8 -10 minutukoa izango da, gehienez ere.

 

4. Esteka interesgarriak

 

 

5. Jarduera osagarriak

 

 

6. Arkitenteren laguntza-zerbitzua

 

Arkitektura-eta pedagogia-profesionalez osatutako arkitente taldeak aukera eskaintzen dizu aurkeztutako edozein jarduera osatzeko. Besteak beste, tokian tokiko tailerrak, material-prestaketa eta aholkularitza eskaintzen dizkizugu. Zerbitzu gehigarri horien ezaugarriak eta zenbatekoa jakiteko, bidali eskaria helbide honetara: info@arkitente.org.

 

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria