Proposatutako jardueraren batean ari bazara, jarduera horren laburpena parteka dezazun nahi dugu. Idatz ezazu albiste bat arkitente webgunea- ren Blogaren editorean. Laburpena egiteko garrantzitsua da proposatu- tako jarduera bakoitzean azaltzen diren jarraibideei kasu egitea.
Idatz ezazu albistearen izenburua. Izenburuan adieraz ezazu zein eta non (auzoa eta herria) izan den burututako jarduera. Adibidez: Bilbo Zaharreko bloga.
Testu-editorean, sar ezazu azpi-izenburua albistearen hasieran. Ikastetxearen izena, taldea eta data (urtea eta hila) adieraz itzazu bertan. Adibidez: XXX ikastetxea 6. B 2012ko ekaina
Irudiak sartzeko, sakatu irudia sartu botoia.
Jarraian, irudi-kudeatzailean leiho berria zabalduko da.
Sakatu Irudia igo botoia.
Sakatu “browse” botoia.
Aukeratu irudia eta sakatu "upload" botoia.
Irudi-kudeatzailean irudia kargatuta dagoela, aukeratu irudia, berriz ere, eta doitu bere kokalekua testuaren arabera. Eremu guztiak doituta dau- denean, sakatu "insert" botoia.
Irudi guztiek tamaina berdina izan dezaten nahi izanez gero, aukeratu tamainaren %100a edo %50, %25.......
Testuaren edizioa
Lehenengo irudia sartuta dagoenean, kopiatu eta itsatsi idatzitako albistea testu-editorean.
Testua apaintzeko gehienez 5 irudi sar daitezke paragrafoen artean. Testua irudiz hornituko duten irudiak irudi-editorean itsatsi behar dituzue. Garrant- zitsua da irudiak eta testua tartekatzea. Gogoan hartu irudiak ezin direla handiegiak edo pisutsuegiak izan, 250 KB asko jota.
Auzoko bloga edo Auzoko komikia jarduera sarean egin baduzue, horren esteka edo hiperesteka sartu behar duzue.
Argazki-safaria jarduera egin baduzue, fitxa argitaratu den tokira zuzentzen gaituen esteka sartu behar duzue.
Estekak edo hiperestekak sortzeko:
Aukeratu estekatu nahi dituzuen hitzak eta sakatu "insert/edit link" botoia
Idatzi orrialdearen helbidea URL eremuan (helbidearen aurretik idatzi http://), sakatu "insert" eta kitto.
Bideoa grabatu eta editatu baduzue, garrantzitsua da hori partekatzea. Horretarako, sar ezazu bideo hori argitaratu duzuen webgunera zuzenduko gaituen esteka.
Youtube edo Vimeo argitaratutako bideoa blogeko albistean txertatzeko, etiketa hauek sartu beharko dituzue testu gisa editorean.
Bideoa Youtuben egonez gero:
Vimeon egonez gero:
bideoaren_id_a jakiteko:
Youtuben:
Vimeon: