Play the City, Amag haurrentzako arkitektura aldizkarirako diseinatutako jokoa da.
Joko honekin, hiriak nola itsaso, ibai eta mendietatik gertu, sortu eta haunditu diren erakutsi nahi dugu. Gure hiria diseinatu eta eraikitzeko aukera izango dugu, naturaren ondoan. Horrela kaleak, eskolak, ospitaleak, merkatuak, liburutegiak eta etxeak sortuko ditugu. Horrez gain, gure hiriaren etxeen tamaina aukeratu dugu eta horren tamainu eta formaren arabera, gure hirian, jende kopuru bat bat, lursoru kopuru bat eta horren ondorioz errekurtso kopuru bat beharko dugu.
Animatu zure hiria diseinatzera animatu zaitez!
Beharrezko materialak:
- Koloretako 8 paper
- Urdina, ibai edo itsasorako (3 orri)
- Berde iluna, mendietarako (3 orri)
- Berde argia, hiriko parkeetarako (3 orri)
- Grisa, errepideetarako (3 orri)
- Gorri iluna, eraikin handietarako (8 orri)
- Arrosa iluna, eraikin ertainetarako (10 orri)
- Laranja, zerbitzuetarako (ikastetxea, ospitalea, liburutegia…) (6 orri)
- Arrosa argia, etxe txikietarako (4 orri)
- Guraizeak
- Koloreetako eranskailuak
- Errotulagailuak
Nola eraiki:
- Inprimatu eredu orriak koloretako paperak erabiliz. Orri/eredu bakoitzak koloretako puntu bat dauka; kolore horretako paperean inprimatu behar dira.
- Eredu guztiak inprimatu ondoren, ebaki itzazu, puntuen lerroak jarraituz.
- Tolestu eraikinak lerro zuzenetatik eta erabili eranskailuak loturak egiteko. Bideoa ikus dezakezu urrats hori egiten laguntzeko.
- Errotulagailuarekin, zerbitzu bakoitzaren berezitasunak marraztu edo idatz esazu eraikin bakoitzean zer dagoen bereizteko (eskola, liburutegia…)
- Eraikin eta elementu natural guztiak eraikitzen amaitu ondoren, zure hiria diseinatzeari eta sortzeari ekin diezaiokezu.
Nola jolastu:
- Mahai handi batean, hasteko, jarri mendiak eta ibaia nahi duzun lekuan. Elementu horiek finkoak izan beharko dute, eta ezingo dituzu aldatu gero.
- Elementuok non jarri erabakitakoan, hasi eraikitzen zure hiria, etxe txiki eta zerbitzuetako eraikinekin soilik. Zure lehenengo hiria jartzen amaitutakoan, pentsatu zenbat familia hariko diren bertan bizitzen.
- Orain, aldatu zure hiria, eta etxe txikien ordez, erabili etxe ertainak; gogoratu zerbitzuetako eraikinak jartzeaz. Zenbat familia bizi dira hor?
- Orain, etxe ertainen ordez, etxe handiak jarri behar dira; ez ahaztu zerbitzuetako eraikinak jartzeaz. Beste behin ere pentsa ezazu zenbat familia bizi diren hemen.
- Azkenik, eraiki hiri berri bat, etxebizitza eta zerbitzu motak nahasiz. Pentsatu zenbat jende bizi den bertan.
Eraikitako hiri guztien artetik, zein da zure gustukoena?
GOZATU JOLASAZ ETA ONDO PASA!
PDF-a deskargatu