Arkitente. Arkitektura eta haurrei buruzko proiektu eta albisteak

Bloga arquitectura haurrak

CkbVjTnWEAAb3oq

Hazi eraiki, hezi: arkitektura eta hezkuntza espaziala, haur eta gazteen garapenean. UEU Udako Euskal Unibertsitateak arkitekturak haurren eta gazteen garapenean duen eragina aztertuko du datorren uztailean. "Hazi, eraiki, hezi: arkitektura eta hezkuntza espaziala, haur eta gazteen garapenean" izenburupean, bi eguneko jardunaldiak antolatu dituzte, uztailaren 13an eta 14an, Eibarren.

Azken aldian bolo-bolo dabilen gaia da arkitektura, espazio publikoa, haurtzaroa edota gaztaroa nahastean dituena. Prozesu hauek dakartzaten onurak, bai haurren garapenean, bai herritarrengan bere osotasunean, zalantzarik gabe gizarte orekatu eta barneratzaile baten bidean jartzen gaituzte. Izan ere, hezkuntza espazialak pedagogian eskaintzen dituen aukerak nabarmenak dira. Eta ez dgara gutxi honen inguruan lanean gabiltzan erakundeak.

Ikastaroan, haur eta gazteekin alor ezberdinetan lantzen ari diren ekimenak ezagutu ahal izango dira,  batit bat arkitentek urteetan zehar egindako lanari buruz hitz egingo dugu, erabilitako metodologiak, gauak eta herramintak aztertuko ditugu ikastaro hauetan. Gure eta beste askoren lanetik abiatuta, gai honetan egiteke dagoen bideari buruz hitz egiteko eztabaida-leku aproposa izango da.

Informazio geihago eta izen ematea hemen 

 

Partekatu :


Etiketak



Twitter (@arkitente)

arkitente

RT @wearetipi: Nuestra idea de normalidad respecto a la escuela esta obsoleta pero sigue siendo "normalidad". Avanzamos en el discurso pero…

by arkitente

arkitente

RT @wearetipi: Patioa asmatu aurretik diseinuaren helburuak+ desioak lantzen #elkartoki Trabajando objetivos d diseño+deseos para pasar a i…

by arkitente



Facebook

ciudad hiria