Arkitente. Arkitektura haurrei hurbiltzeko ikaskuntza sarea

Arkitektura eta haurrei buruzko proiektuak eta lantegiak

2012 ko ekaina. Mariaren bihotza Plaza.

San Frantzisko auzoan Auzokideen Europako eguna ospatu zen. Auzo horretako, eta oro har, Bilboko auzokideen arteko bizikidetza hobetzea eta elkartasuna garatzea zen ospakizun horren helburua. Orduko hartarako, auzoKIDeak  prestatu genuen, umeentzako jarduera parte-hartzailea. Umeek, aldez aurretik denon artean eraikitako San Frantzisko auzoko plano-maketa batean, haien ustez bizikidetza-espazioak zirenak kokatzean zetzan jarduera. Pedagogia, jokoa eta hiri-bizikidetzari buruzko hausnarketak batu ziren jolas-jarduera hartan.

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako 100 haur baino gehiagok parte hartu zuten aldez aurretik egindako jardueretan. Haurrek euren bilera tokiak zeintzuk ziren ( etxea, parkea, eskola etabar) marraztu zituzten.

Egin klik hemen tailerreko irudiak ikusteko.

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria