1. Informazio orokorra

 

Astebetean egingo ziren tailerretan antolatu genuen programa, haurrei arkitekturari buruzko oinarrizko kontzeptuen berri emateko asmoz. Arkitekturak haien bizimodua eta harremanak baldintzatzen dituela erakustea eta haien ingurune hurbilena ezagutzea ziren beste helburuak.
Hiri-egituren alde iragankorra eta aldakorra aurkezteko jolas-tailerra izan zen. Historia aztertuz, hiriak hainbat garaitan jasan dituen aldaketen arabera, auzoa etengabe nola egituratzen ari den erakutsi genien. Horrela, auzoaren morfologia historia-geruzen arabera ulertu zuten eta morfologia hori osagaien aldaketa eta batuketaren ondorio dela jabetu ziren. Hori guztia, etorkizun zehaztugabe baterako prestatzeko.

  • Tokia: Miribillako ikastetxea, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala, Bilbo.
  • Datak: 2012ko azaroaren 12tik 16ra.
  • Iraupena: Ordu eta erdiko bost lan-saio.
  • Taldea: Miribillako ikastetxeko LHko 5. eta 6. mailetako 16 neska-mutil eta ikastetxeko irakasle bat proiektuaren laguntzaile eta jarraitzaile gisa.

 

2. Tailerraren egitura. Auzoko arkitektura aztertzeko astebete

 

Programa horretan helburu pedagogiko hauek landu ziren:

  • Auzoko hiri-garapen historikoa ikasi zuten, hau da, auzoak jasandako hazkunde-garaiak eta horiexek eragindako hiri-ondorioak.
  • Maparen irakurketa areago landu zuten. Auzoko mugarriak, tokiak eta eraikinak mapan kokatzen ikasteaz gain, orientazioa, proportzioak eta eskalak ere landu zituzten.
  • Talde-ikerlanaren bitartez, auzoko hainbat eraikin, espazio publiko eta pribatu aztertu zituzten.

 

Kontzeptu hauek landu ziren eskainitako lan-saio horietan:

1. Laneguna. Auzoa ezagutzen, bere morfologia eta mugak.

    • Mapa irakurtzen ikasi zuten.
    • Auzoa mapan irakurria: eskalak, mugak, hiriarekiko harremana eta espazio bereziak.
    • Auzoaren historia eta eraldaketa ikusi zuten.

 

2. Laneguna. Auzoa ezagutzen, bere morfologia eta mugak.

    • Auzoko kaleen formak ikasi zituzten.
    • Etxadiak.
    • Kalearen eta autoaren arteko harremana aztertu zuten.
    • Berdeguneak aztertu zituzten, haien tipologia eta kokapena.
    • Espazio publikoak maketaratu zituzten.

 

3. Laneguna. Eraikin-publikoak eta eraikin bereziak.

    • Eraikin publikoak eta bereziak mapan kokatu zituzten.
    • Ikusitako eraikin horiek maketaratu zituzten.

 

4. Laneguna. Argazki-safaria.

    • Mapaz lagunduta, auzoan zehar egin genuen txangoa, aurreko egunetan ikusitako espazioen irudiak hartzeko euskarri digitalean.

 

5. Laneguna. Ondorioak.

    • Aurreko eguneko irudi digitalen iruzkina egin ondoren, horiek planoaren maketan kokatu zituzten.
    • Tailerrean ikasitako guztia berrikusi eta ondorioez aritu ginen.

 

3. Jardueraren inguruko informazio osagarria

 

 

4. arkitentek eskaintzen dituen beste hainbat zerbitzu

 

Proiektu hau Creative Commons (CC BY-NC-SA 3.0) lizentziapean eginda dago. Beraz, agiri honetan proposatutako irizpideei jarraituz landu dezakezue jarduera ikastetxean. Horren truk, Arkitente webgunean esperientzia hori partekatzea eskatzen dizuegu; blogean albiste erako sarrera bat eginez, adibidez. Bertan, besteak beste, hausnarketak edo jarduera hobetzeko proposamenak aurkez ditzakezue.
Jarduerak atalean esku artean duzun jarduera hau osatzeko baliabideak aurkituko dituzue.

 

5. arkitente eskaintzen dituen beste hainbat zerbitzu

 

Arkitente taldea jarduera hau gauzatzeko prestatzaile eta aholkulari izateaz gain, irakaslearen laguntzaile ere izan daiteke jarduera ikastetxean bertan burutzeko.
Ikastetxe bakoitzak behar duen zerbitzuaren araberako aurrekontua eska diezaioke Arkitenteko lantaldeari. Horretarako, bidali eskaria helbide honetara: info@arkitente.org

 

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria