1. Informazio orokorra

 

Laugarren urtez jarraian, Dos de Mayo elkarteak hirigintza herritarrengana hurbiltzeko asmoa du, hiriari buruzko hausnarketa parte-hartzaileak egiten lagunduz. Oraingoan, programaren helburu nagusia arkitektura umeengana hurbiltzeko beharrari buruzko gogoetak plazaratzea da; umeak ingurune hurbilaren hobekuntzan partaide izan daitezen, hain zuzen ere.
Tailerrak auzoa osatzen duten espaziorik esanguratsuenak antzematen ikastea zuen helburu. Mapen irakurketa, geokokapena eta tokiaren miaketa fisikoaz baliatuz, trebesa eta QR kodean azaldutako aztarnak bilduz, fisikoa eta digitala batzen zituen jolasa zen tailerra.
Auzoan zehar eginiko ibilbide hartan antzeman genien hainbat espaziorentzat erabilera berriak irudikatu genituen, gero maketetan gauzatu genituenak.

 

  • Tokia: Miribillako ikastetxea, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala, Bilbo.
  • Datak: Lau lan-saio. 2011ko azaroaren 9tik 12ra bitartean hiru saio, eta 2011ko abenduaren 18an izan zen erakusketaren estreinaldia auzoko gizarte-etxean.
  • Iraupena: Bi orduko lau saio.
  • Taldea: Miribillako ikastetxeko LHko 5. eta 6. mailetako 16 neska-mutil.

 

2. Tailerraren egitura. Hiru egun auzoa ezagutzeko eta erabilpenik gabeko espazioen diseinu-proposamenak sortzeko.

 

Kontzeptu hauek landu ziren egindako lan-saioetan:

 

1. Laneguna. Miaketa-ginkana auzoan zehar.

    • Arkitektoaren irudia eta gizartean daukan eginkizuna aztertu zuten ikasleek.
    • Mapen eta planoen erabilgarritasunari buruz aritu ziren, zer diren eta zertarako balio duten argituz.
    • Kalea jolasteko erabili genuen eta bizi diren inguruko espazio bereziak nabarmendu zituzten.
    • Mapa bat irakurtzen ikasi zuten, baita bisitatutako tokiak bertan seinalatzen ere.
    • Teknologia berrien bitartez ezagutza sortu eta sarean partekatzen trebatu ziren.

 

2. Laneguna. Auzoan zehar bisitatutako tokien analisia eta geokokapena.

    • Eraikin publiko zein pribatu, plazak eta pasaguneak auzoko mapan seinalatzen ikasi zuten. Hiri-erabilerak eta espazioak sailkatzen ikasi zuten ikasleek.
    • Haien gustukoen diren espazioak eta horren atseginak ez deritzetenak aztertu zituzten.
    • Proportzioak eta lan-eskalak landu zituzten proposatu zitzaizkien jolasespazioak koka zitzaten.

 

3. Laneguna. Aukeratutako tokien espazio-diseinua.

    • Auzoak dituen udal-hornikuntzen beharra aztertu zuten ikasleek.
    • Udal-hornikuntza apalena duen biztanleria-taldea antzeman zuten.
    • Auzoan aukeratutako erabilpenik gabeko espazioetan parte hartzeko diseinu-tresnak ezagutu zituzten.
    • Aukeratutako espazioetan jar litezkeen aisialdirako hainbat hiri-altzari eta udal-hornidura proposatu zituzten.

       

4. Laneguna. Auzoko gizarte-etxean emaitzen erakusketa ikusteko bisitaldia.

    • Tailerrean egindako diseinu-lana taldeari erakutsi zitzaion.
    • Ikasitakoaren laburpena eta ondorioak bildu zituzten.

 

3. Jardueraren inguruko informazio osagarria

 

Laburpen-bideoa.
Proiektuaren argazkiak.

 

4. Jarduera hau zure ikastetxean lantzeko modua

 

Proiektu hau Creative Commons (CC BY-NC-SA 3.0) lizentziapean eginda dago. Beraz, agiri honetan proposatutako irizpideei jarraituz landu dezakezue jarduera ikastetxean. Horren truk, Arkitente webgunean esperientzia hori partekatzea eskatzen dizuegu; blogean albiste erako sarrera bat eginez, adibidez. Bertan, besteak beste, hausnarketak edo jarduera hobetzeko proposamenak aurkez ditzakezue.
Jarduerak atalean esku artean duzun jarduera hau osatzeko baliabideak aurkituko dituzue.

 

5. Arkitentek eskaintzen dituen beste hainbat zerbitzu

 

Arkitente taldea jarduera hau gauzatzeko prestatzaile eta aholkulari izateaz gain, irakaslearen laguntzaile ere izan daiteke jarduera ikastetxean bertan burutzeko.
Ikastetxe bakoitzak behar duen zerbitzuaren araberako aurrekontua eska diezaioke Arkitenteko lantaldeari. Horretarako, bidali eskaria helbide honetara: info@arkitente.org

 

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria