1. Informazio orokorra.

 

Arkitente webgunea ezagutarazteko eta bertan jasotako aplikazio didaktikoak praktikan jartzeko xedearekin, lan plastikoa webgunearen erabilerarekin uztartzen zuen metodologia prestatu genuen. Tailer horietan Bilboko Atxuri auzoko arkitektura eta hiri-morfologia ezagutzeko modu plastikoan eta digitalean lan egin zuten.

  • Lekua: Atxuriko Maestro Garcia Rivero ikastetxea, Bilbo.
  • Data: 2012ko azaroaren 12a eta 16a artean.
  • Iraupena: 1,5 orduko 6 lan-saio.
  • Taldea: Atxuriko Garcia Rivero ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako 20 haur. Ikastetxeko bi irakasle proiektuan laguntzeko eta jarraipena egiteko eta arkitenteko 2 edo 3 prestatzaile.

 


2. Tailerraren egitura.

 

  • Programan helburu pedagogiko hauek landu ziren:
  • Auzoko hiri-hazkundearen historia ezagutzea, etapak bereizita eta horiek hirian izan dituzten ondorioak ezagututa.
  • Mapak irakurtzen ikastea eta auzoko mugarriak, tokiak eta eraikinak geoerreferentziatzen ikastea, horretarako orientazioa, proportzioak eta eskalak landuta.
  • Auzoko eraikin eta eremu publikoak ikertzea eta aztertzea, taldeko ikerketaren bidez.
  • Ikasleek auzoko zenbait eraikin bereizgarriri buruzko eduki didaktikoak sortzea eta arkitenteren webgunean publikoki partekatzea.

 

Lan-saioetan kontzeptu hauek landu zituzten:

1. eguna: zer da hirigintza? Zer da mapa?

    • Arkitektura zer den. Hirigintza zer den.
    • Atxuri auzoa nola sortu eta garatu zen. Atxuriko hiri-hazkundearen historia.
    • Mapek zertarako balio duten.
    • Mapa irakurtzen, marrazten eta eraikin adierazgarri eta bereziak bertan identifikatzen ikastea.

       

2. eguna: maketa eskalan egitea

    • Maketak zertarako balio duen.
    • Proportzioaren eta eskalaren arteko lotura. Zer da eskala eta zertarako balio du?
    • Atxuri auzoko hiri-morfologia mapan identifikatzea.
    • Auzoko mugak aztertu eta eskalan eraikitzea.
    • Kaleak eta etxebizitzak identifikatu eta eskalan eraikitzea. Kaleen antzinatasunaren eta ibilgailuen zirkulazioaren arteko lotura ezagutzea.
    • Auzoko espazio publikoak identifikatu eta eskalan eraikitzea.
    • Eraikin publikoak eta bereziak seinalatu eta eskalan eraikitzea.

       

3. eguna: auzoko eraikin bereziei buruzko ikerketa

    • Arkitente webgunearen eta eskaintzen duen informazioaren eta aukeren azalpena.
    • CSI (Eraikin singular identifikatua).
    • Arkitenteren webgunean ikertzen eta informazioa bilatzen ikastea.
    • Estilo arkitektonikoak ezagutzen eta horiek izendatzen ikastea.


4. eguna: Atxuri auzoko CSIetan (eraikin berezietan) barrena bisita gidatua.

    • Mapa erabilita auzoan ibiltzen ikastea.
    • Eraikin bereziak mapan kokatzea.
    • Eraikin bat jendaurrean deskribatzea eta aurkeztea.


5. eguna: CSI fitxa sortzea (eraikin singular identifikatua)

    • Arkitenteren webgunean informazioa partekatzen ikastea.
    • Arkitenteren webgunean aldez aurretik argitaratutako beste CSI fitxa batzuk ezagutzea.
    • Arkitenteren webgunean ikertzea eta informazioa bilatzea.

       

6. eguna: ondorioak, partekatuta ikasitakoaren errepasoa

    • Arkitenteren webgunean sortu eta argitaratutako CSIetako emaitzen azalpena.
    • Hiriko ikaskuntzen errepasoa. Auzoko historia, morfologia, mugak eta eraikin bereziak.

 

3. Jardueraren inguruko informazio osagarria

 

 

4. Jarduera hau zure ikastetxean lantzeko modua

 

Proiektu hau Creative Commons lizentziapean eginda dago. Beraz, agiri honetan proposatutako irizpideei jarraituz landu dezakezue jarduera ikastetxean. Horren truk, Arkitente webgunean esperientzia hori partekatzea eskatzen dizuegu; blogean albiste erako sarrera bat eginez, adibidez. Bertan, besteak beste, hausnarketak edo jarduera hobetzeko proposamenak aurkez ditzakezue.
Jarduerak atalean esku artean duzun jarduera  hau osatzeko baliabideak aurkituko dituzue.


5. Arkitentek eskaintzen dituen beste hainbat zerbitzu

 

Arkitenteko taldea jarduera hau gauzatzeko prestatzaile eta aholkulari izateaz gain, irakaslearen laguntzaile ere izan daiteke jarduera ikastetxean bertan burutzeko.
Ikastetxe bakoitzak behar duen zerbitzuaren araberako aurrekontua eska diezaioke Arkitenteko lantaldeari. Horretarako, bidali eskaria hemen sakatuz.

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria