Arkitente. Arkitektura eta haurrei buruzko liburuak, blogak eta baliabideak

Arkitektura eta haurrak. Edukiak, luburuak, blogak,...

 

Arkitente jarduera-progama da, arkitektura langai hartuta, haurrek beren ingurune hurbilaz ikasi, ikertu eta hari buruzko edukiak garatzeko aukera emango diena.

Sare zabala da, hainbat tokitako aisialdiguneetako eta eskoletako ikasleei aukera emango diena hiriari eta arkitekturari buruzko lanak partekatzeko.

Tresna erabilgarria da, ikasleak eta arkitektoak harremanetan jartzeko balio duena.

Proiektu irekia da, hiri-heziketa lantzeko sortua eta hiritar guztiei zabaldua.

 

Norentzat da proiektua

Arkitente  8-11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasle eta irakasleentzat sortua da, baita aisialdigueetan erabili daitekeen tresna da. Hala ere, beste esparru batzuetarako moldatu daiteke ikerketa- eta aurkezpen-lanen malgutasunari esker.

Arkitente tresna malgua da eta hiria ezagutzeko beste jarduera batzuen osagarri izan daiteke:

  • Kode libreko arkitektura gida-liburu gisa.
  • Auzoetako arkitekturaren datu-bilketa egiteko eta azterketa-jarduera parte-hartzaileak lantzeko tresna modura.
  • Ikasgeletan Ingurunearen Ezaguera lantzeko lanabes gisa.
  • Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorretan hiritarren partaidetza prozesuetan erabiltzeko tresna modura.

 

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria