Arkitente. Arkitektura eta haurrei buruzko liburuak, blogak eta baliabideak

Arkitektura eta haurrak. Edukiak, luburuak, blogak,...

Zer da CSI bat

 

(Construcción Singular Identifikada). Gustuko dituzun edo harritzen zaituzten eraikinak dira, besteen aldean ezberdinak direlako, haietan jarduera asko egiten direlako edo bertan egotea atsegin duzulako.

Arkitente-ren mapan zure CSIa gurekin partekatzea nahi dugu. Ikusi adibide batzuk maparen gainean klik eginda edo adibideak ikusi aukeran. Oso erraza da. Bete fitxa eta guk esango dizugu nola egin.

 

Nola partekatu CSI bat

 

Aukeratu zure CSIa. Gustuko duzun eraikin bat; duen formagatik, dituen ateengatik, leihoengatik, koloreagatik, neurriagatik, zaharra edo berria izateagatik, zure familia eta lagunekin denbora asko eman duzun eta oso ondo pasatu duzun lekua delako.

Zure CSIa aukeratzen duzunean, atera iezaiozu argazki bat (horizontalean) edo bilatu Interneten eraikinaren argazki bat, betiere, parteka daitekeena eta copyright eskubiderik ez duena (modu librean erabil daitekeena).

Bilatu eraikinari buruzko informazioa. Interneten bila dezakezu, eta arkitenteren erabiltzailea bazara, baliabideen atalean ere aurkituko duzu beharbada informazioa. Egin ikerketa kazetaria bazina bezala eta bildu partekatzeko interesgarria iruditzen zaizun informazio guztia; esaterako, noiz eraikia den, arkitektoa nor den, nork eraikia den, zertarako erabiltzen den eta beste garai batzuetan beste erabilerarik izan duen edo ez eta abar.

 

Bete fitxa

 

Aurkitu duzun informazio guztia modu argian partekatzeko, fitxa bat prestatu dugu, informazioa kargatzen laguntzeko. Gogoan izan fitxan adierazitako urratsak jarraitu eta lauki guztiak bete behar direla.

Testua betetzean, kargatu argazkia (ahal dela, horizontalean) eta sartu argazki-egilearen izen-abizenak ere.

Kokapenari dagokion atalean, sartu zure CSIari dagozkion kalea, zenbakia, udalerria eta probintzia. Ondoren, adierazi mapan non dagoen, toki zehatzean klik eginda.

Amaitzeko, sartu zure helbide elektronikoa eta egin klik GORDE CSIa aukeran.

 

Egiaztatu zure CSI-a ondo gorde duzun

 

Fitxa bete eta GORDE CSIa laukian klik egiten duzunean, ikono berde bat azalduko da eta ZURE CSIa ONDO GORDE DA ikusiko duzu.

Testu hori azaltzen ez bazaizu, berrikusi fitxa, baliteke-eta, atalen bat betetzea ahaztu izana.

Zure CSIa ondo gorde bada, mezu elektroniko bat jasoko duzu eta hor ikusi ahal izango duzu zure fitxa nola gelditu den. Zerbait aldatu nahi baduzu, garaiz zabiltza.

 

Non ikus ditzaket nire CSI-a eta besteenak?

 

Zure CSIa ondo gordetzen denean, arkitenteko taldeak zure CSIa argitaratuko du honako mapa honetan , gainerako CSI  guztiekin batera.  

Zure CSIa gorde eta handik egun batzuetara egongo da ikusgai. Izan pazientzia.

 

Zenbat CSI  bete ditzaket?

 

Partekatu nahi dituzun CSI guztietarako fitxak bete ditzakezu. Anima zaitez!

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria