Arkitente. Arkitektura eta haurrei buruzko liburuak, blogak eta baliabideak

Arkitektura eta haurrak. Edukiak, luburuak, blogak,...

Parte hartzeko baldintzak

 

Zaramari elkarteak, Arkitente webgunearen sustatzaileak, Pribatutasun Gidalerroak atalean aipatzen den Datuen Babeserako Legeak ezarritako betekizunak betetzen ditu. Xede horrekin sortu ditugu erabilera-arau hauek:

 

1. Zerbitzuaren nondik norakoa

Arkitente programak ikastetxeetako irakasleen eta ikasleen, aisiguneetako hezitzaile eta haurren, arkitektoen eta arkitektura zaleen parte hartzea lortzea du helburu, haiek  bizi diren parajeko arkitekturari buruzko ezaguerak modu ireki batean zabaldu eta partekatu ditzaten.

Arkitente irakasleen eta hezitzaileen esku jartzen ditu Arkitektura haurrekin lantzeko behar dituzten materialak eta hezkuntza-baliabideak: orientabide pedagogikoak, beren beregi diseinatutako jarduerak, eta arkitektura eta ondarearen inguruko webguneetarako estekak, besteak beste. Material horiek erabiltzea doako izango da Arkitektura ezagutarazteko interesa duten irakasle guztientzat.

Horren trukean, esperientzia hori eta webgunearen bitartez ikasitakoa beste ikastetxe batzuekin partekatzea eskatzen da, betiere irakasleen ardurapean.

 

2. Baldintza orokorrak

Arkitente webgunean parte hartzea betebeharreko Baldintza hauen araberakoa izango da. Hala ere, baldintza horiek aldian-aldian eguneratu litezke, beharra balego. Aldaketarik balitz, Arkitente erregistratuta dauden Erabiltzaileei aldaketen berri emango lieke.

Erabiltzaileak webgunea behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du; hau da, ez du webgunea erabiliko bidegabeko zein asmo txarreko jardueratarako, ezta legez kontrako ekintzetarako ere. Besteak beste, hauek izan daitezke onartezin diren ekintzak:

  • Erantzulearen, hornitzaileen edo beste inoren sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea.
  • Aipatutako kalte horiek eragin ditzaketen birus informatikoak edo beste sistema fisiko edo logikoak txertatzea edo hedatzea. Besteek partekatutako edukiak edo irudiak helaraziz, zabalduz, gordez, eskuragarri jarriz edo hartuz banakako edo familiako ohorea eta intimitatea, beste inoren irudia, eta jabetza-eskubideak zein beste edozein eskubide kaltetzea.
  • Besteek partekatutako edukiak edo irudiak helaraziz, zabalduz, gordez, jasoz edo eskuragarri jarriz, desleialak diren lehia-ekintzak burutzea edo legez kanpoko publizitatea egitea.
  • Edukiak gezurrak, zehaztugabeak, ezegokiak edota zaharkituak izatea.

Nolanahi ere, erabilera ezegokiak eragindako edozein jardun edo erreklamazio judizial zein judizioz kanpokoren aurrean, erabiltzaileak Arkitente onik utziko du.

Erabiltzailea, hau da, ikastetxeko irakaslea, hezitzaileak edo gurasoa izango da webgunean partekatzen dituen edukien eta fitxategien erantzule bakarra. Hori dela eta, debekatuta dago beste norbaiten jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubidepean dagoen edozein fitxategi (bideo-, audio- zein testu- fitxategia) argitaratzea edo igotzea, legezko eskubide horien jabeak webgune honen arauen araberako lizentzia edo baimen formala eman ezean.

Arkitentek ez du bere gain hartuko erabiltzaileek utzitako edo emandako edukiek eragindako inongo kalteren inolako erantzukizunik.

Arkitente ez da izango erabiltzaileen webguneko edukien, zerbitzuen edo informazioen erabilerak eragin dezakeen inongo kalteren erantzule, ezta erabiltzaileek indarrean den edozein lege-xedapenaren arau-haustearen erantzule ere.

 

3. Adingabeak

Adingabeak Babesteko Legearen arabera, Arkitenteko Erabiltzailea den irakasleak ikasleen gurasoen, tutorearen edo legezko ordezkariaren baimena izan behar du adingabeen edozein irudi webgunean partekatzeko eta argitaratzeko.

Adingabeek debekatuta dute webgunea erabiltzea erabiltzaile baten baimenik eta laguntazrik gabe.

Interneten adingabeentzat egoki ez diren edukiak aurkitu daitezkeenez, Erabiltzaileei jakinarazten zaie iragazki edo blokeo gisa erabil ditzaketen mekanismoak eskuragarri dituztela. Programa informatiko horiek eskuragarri izan ditzaketen edukiak mugatzen dituzte eta huts egin ahal badute ere, adingabeek eskuragarri izan ditzaketen edukiak kontrolpean izateko eta mugatzeko balio handia dute.

 

4. Cookieak eta beste webguneetarako estekak

Arkitentek Erabiltzaileari jakinarazi nahi dio webgunean bildutako baliabideek eta estekatutako beste webguneek cookieak erabili ohi dituztela. Informazio-fitxategi horiek Erabiltzailearen ordenagailuan txertatu ohi dira, Erabiltzaileari nabigatzea errazteko xedez. Edonola ere, Erabiltzaileak fitxategi horiek instalatzea ekidingo dituzten ezarpenak ezarri ahal ditu bere nabigatzailean.

Beste aldetik, Arkitentek ez du webgunean bilduko diren esteken gaineko erantzukizunik hartzen; izan ere, ez du horien gaineko kontrola ezartzeko biderik. Hori dela eta, Erabiltzaileak bere ardurapean barneratzen da webguneetako edukietan, horien erabilera-arauen edota -baldintzen arabera.

 

5. Jabetza intelektuala eta industriala

Arkitente webgunean sortutako eta partekatutako edukiak Creative commons (CC BY-NC-SA 3.0) lizentziapean partekatzen ditugu. Zentzu horretan, Erabiltzaileek partekatzen duten informazio guztia ere lizentzia horren beraren pean eskuragarri izango da proiektuaren sareko bitartekoen bidez.

 

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria