Arkitente. Arkitektura haurrei hurbiltzeko ikaskuntza sarea

Argazki safariak

1. Deskribapena

 

Egizu auzoan zehar ikerketa-ibilbidea, bertako toki eta eraikin esanguratsuenei argazkiak ateratzeko. Geokokatu ezazu mapan material grafiko guztia, eta presta ezazu gida bat PDF euskarrian, arkitente webgunearen bitartez partekatu ahal izateko.

 

2. Helburuak

 

  • Hiri-morfologia eta auzoko arkitektura ezagutzea, baita mapan geokokatzea ere.
  • Argazkigintza digitala erabiltzen ikastea, lanak dokumentatzeko.
  • Kalea ikas-espaziotzat erabiltzea.
  • Ezaguera sortzen eta partekatzen ikastea.

 

3. Egitura

 

Jarduera hau 50 minutu inguruko bost lansaiotan bete daiteke, gutxi gorabehera.

 

1. Lansaioa. Google Maps erabiliz auzora hurbildu.


Materialak eta baliabideak:
- Auzoko mapa inprimatuak ikasleen artean banatzeko.

- Proiektagailua eta interneterako konexioa auzoari buruzko sarrera egiteko.


 

1. Banatu mapa bana ikasleei.

2. Erakuts iezazkiezu auzoaren Google Maps-eko aire-irudiak, bideo-proiektagailua erabiliz. Ekin irudi orokor batekin, eta apurka-apurka hurbildu, toki eta eraikin zehatz batzuetan fokatu arte.

4. Banatu ikasleak hiruzpalau laguneko taldeetan, eta proposa iezaiozu talde bakoitzari ikergaia. Markatu mapan zein tokitan atera ahal dituzten argazkiak. Hauek izan daitezke ikergaiak:

    • Eraikin publikoak.
    • Etxebizitzak.
    • Kaleak.
    • Espazio publikoak.
    • Auzoko mugak eta inguruko auzoetarako sarbideak.

 

2. Lansaioa. Argazki-safaria.


Materialak eta baliabideak:
- Ibilbidea markatuta duten auzoko mapa inprimatuak.
- Argazki-kamerak edo argazki-kamera duten sakelako telefonoak (gutxienez, tresna bat taldeko; hala ere, ikasle bakoitzeko bat gomendatzen dugu).
- Oharrak hartzeko koadernoa.


 

1. Ibilbidea ikastetxean bertan hasi eta bukatuko da. Talde guztiek ibilbidea egingo dute, maparen laguntzaz.

2. Talde bakoitza antolatuko da aterako dituzten argazki guztiak ezberdinak izan daitezen. Ikasle bakoitzak bost argazki aterako ditu gehienez ere, eta irudi horiek Safaria egiteko eraman duten mapan geokokatu beharko dituzte.

 

3. Lansaioa. Argazki aukeraketa eta testuen edizioa.


Materialak eta baliabideak:
- Interneterako konexioa duten ordenagailuak.


 

1. Taldeak batuko dira, guztien artean ibilbidearen nondik norakoak diseinatzen lagunduko duten eta auzoa ondoen irudikatzen duten argazkiak aukeratzeko. Ikasle bakoitzak argazki bat aukeratu behar du gutxienez. Guztien artean argazki-safaria osatuko duten argazkien ordena zehaztu egingo dute. Behin ibilbidea zehaztuta, taldeak sarrera-testua idatziko du testu-editore baten laguntzaz (Word edo antzekoa). (ikus dokumentu honekin batera datorren taldearentzako txantiloia)

2. Ikasle bakoitzak aukeratu duen argazkiaren fitxa bete beharko du. Fitxa horrek irudiari buruzko informazioa antolatzen lagunduko dio. Auzokideei egindako elkarrizketekin zein sarean aurkitutakoarekin biribildu dezake fitxako informazioa, baita arkitente webgunean bertan, arkitekturari buruzko esteketan bilatu ahal duen informazioarekin ere.

3. Talde bakoitzak egindako lana (sarrera-testua, argazkien aukeraketa eta banakako idatziak) ordenagailuan gordeko da lan-karpeta batean.

 

4. Lansaioa. On line txantiloien eraketa Arkitente webgunean. Bateratze-lana.


Materialak eta baliabideak:
- Auzoko mapa inprimatuak (DIN A3 tamainakoa gomendatzen dugu). Mapa bat taldeko.
- Proiektagailua eta interneterako konexioa auzoari buruzko sarrera egiteko.


 

1. Taldeka jarrita, ikasleek argazki-safariaren txantiloia beteko dute Arkitente webgunean. Horretarako, irudi zein idatzi bakoitza dagokion kutxatilan sartuko dute. Behin txantiloia gordeta, Arkitentek (Erabiltzailea den irakaslearen helbidera) esteka bat bidaliko dio txantiloi horren pdf-a jaitsi ahal izateko. Txantiloian sartzeko, sakatu hemen.

2. Irakasleak, posta-elektronikoz jasoko ditu talde bakoitzak osatutako fitxen pdf-ak jaisteko estekak. Proiektagailuaren laguntzaz, talde guztiek safarien pdf-ak proiektatuko dituzte. Talde bakoitzaren aurkezpena 8 -10 minutukoa izango da, gehienez ere; hau da, ikasle bakoitzak 2-3 minutuko tartea izango du bere argazkia aurkezteko.

 

5. Lansaioa. Albistearen eraketa, arkitente webguneko blogean partekatzeko.


Materialak eta baliabideak:
- Interneterako konexioa duten ordenagailuak, laburpenak idazteko eta albistea arkitente webguneko blogean argitaratzeko.


 

1. Talde bakoitzak esperientziaren laburpena idatziko du eta argazkiren batez apainduko du. Irakasleak talde bakoitzari bere safaria aurkezten duen pdf-ra zuzentzen duen Arkitenteren esteka emango dio. Esteka hori Arkitente webguneko blogean argitaratuko den albistean sartu behar da.

2. Irakaslearen laguntzaz, talde bakoitzaren ordezkariak albistea arkitente webgunera igotzeko prestatuko du. Albisteak barnean ekarriko ditu laburpenak zein ibilbideak, baita argazki-gidak ere. Irakasleak sarrera bat idatziko du jardueraren inguruko hausnarketak bilduz (ikus Nola partekatu albiste bat blogean).

 

4. Esteka interesgarriak

 

 

5. Jarduera osagarriak

 

 

6. Arkitenteren laguntza-zerbitzua

 

Arkitektura-eta pedagogia-profesionalez osatutako arkitente taldeak aukera eskaintzen dizu aurkeztutako edozein jarduera osatzeko. Besteak beste, tokian tokiko tailerrak, material-prestaketa eta aholkularitza eskaintzen dizkizugu. Zerbitzu gehigarri horien ezaugarriak eta zenbatekoa jakiteko, bidali eskaria helbide honetara info@arkitente.org edo kontaktu ataletik

 

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria