Arkitente. Arkitektura haurrei hurbiltzeko egindako proiektu eta lantegiak

Arkitektura eta haurrei buruzko proiektuak eta lantegiak

FOTO 0

 

 

 

Aterkia

Joan den maiatzean, herritarren parte-hartzean oinarritutako Aterkia izeneko prozesuan parte hartu zuen Arkitentek. Zehazki, Portugaleteko udalerriko haurrei zuzendutako arkitekturako eta parte-hartzerako tailer bat dinamizatu zuen.

Proiektua Portugaleteko Udalak sustatu du, udalerriko plaza publiko batzuetako estalkien berri emateko, estalki horiek hautatzeko eta nolakoak izan behar duten elkarrekin erabakitzeko.

foto 1

 Hona hemen parte-hartzean oinarritutako prozesu hau abian jartzea eragin duten eta proiektua amaitzean beteta geratu diren helburuak:

Baliabide publiko horien ezaugarrien eta erabilgarritasunaren berri ematea.

Mapa batean plaza eta parke publiko erabilgarri guztiak irudikatzea.

Baliabide publiko horiei buruzko informazio xehatua eskaintzea, diagnostiko tekniko hobeak zein herritarren diagnostiko hobeak egiteko baliagarria izan dadin.

Elkarrizketarako gune bat sortzea, baliabide publiko horien inguruko premiak elkarri adierazteko.

Baliabide horiek estaltzeko aukera eta zailtasun tekniko eta juridikoen berri ematea.

Herritarrak komunikatzeko kanal bat irekitzea, herritarren argudioak eta premiak entzuteko eta, haietan oinarrituta, obra batzuei lehentasuna emateko. 

foto 2

 

Pando Aisia kiroldegia arkitektura eta diseinuko estudio bihurtu zen bat-batean, eta estali beharreko plazak aukeratzeko eta plazetako estalkirako zituzten ideien ekarpena egiteko aukera izan zuten txikienek.

Erabakiak errazago hartzeko, tamaina handiko informazio grafikoa (argazkiak eta planoak) eman zitzaien haurrei. Informazio horretan, honako hauek zeuden jasota: jolas-eremuen ezaugarriak, eskuragarri zegoen aurrekontua, estalki-sistema (materiala eta muntatzeko sistema) eta azalera eraikiaren (€/m2) aurrekontu zenbatetsia. Informazio hori baliagarria izan da zein plaza estali behar diren erabakitzeko. Horretarako, aldez aurretik planteatutako irizpide batzuk hartu dira kontuan:

  • Auzokoei eragozpenik ez sortzea

  • Ikuspena plaza osoan ahalbidetzea, puntu beltzik ez izateko

  • Estalkia sarbide ugariko eta erabilera handiko leku batean ipintzea

foto 3 a

Erabakiak hartzeko lehen saio hori talde txikitan landu zen, eta, ondoren, gainerako haurrei azaldu zitzaien egindakoa.

27 haurrek Los Llanos parkea estaltzea erabaki zuten aho batez. Izan ere, portugaletetarrek askotan erabiltzen duten gunea da, eta kirol-zuzkidurak eta belaunaldi guztientzako aisia-ekipamenduak ditu (petanka, haurrak jolasteko eremua, saskibaloi-jokaleku txikia eta taberna). Parkea, gainera, udalerriko beste auzo batzuetako herritarrek ere erabiltzen dute. Haurrek argudiatu zutenez, etxebizitzetatik urrun dagoen parkea delako aukeratu zuten, era horretan zaratak eragindako eragozpenak eta ikusizko inpaktuak txikiagoak izan zitezen.

Horrez gain, haur-parkearen eremua ez ezik, petanka-eremua eta kirol-eremua ere estaltzea erabaki zuten, guztien premiei erantzuteko. Beraz, estali beharreko azalera 660 m2-ra iristen da, eta geometria irregularreko perimetroa dauka.

Eraikuntza-sistemarik erabiliena panel zeharrargien bidezko estalkia da, koloretako pieza batzuekin. Oso gune estali argitsuak eraikitzeko eskariari erantzuteko aukeratu zuten haurrek.

 

foto 4

 

Aukeraketa erabaki ondoren, estalkiaren egitura imajinatu eta eraikitzeko aukera izan zuten haurrek. Ariketa plastiko hori baliagarria izan zen metalezko egituren konplexutasuna eta eskaintzen dituzten aukerak ulertzen hasteko.

 

foto 5

Emaitzak elkarri azaldu eta jakinarazteko saioa

Helduek eta haurrek hartutako erabakiak elkarri azaltzeko unea izan zen. Saio horretan, haurrek eta helduek beren aukeraketak azaldu zizkioten elkarri, eta gehiengoak aukeratutako plazaren berri eman zitzaien. Aukera egokia izan zen haurrek beren proposamenak adi-adi zeuden helduen aurrean argudiatzeko, eta harrituta utzi zituzten.

Parte hartuz parte hartzen ikastea

Parte-hartzean oinarritutako prozesu horrek hainbat metodologia eta tresna izan ditu oinarri, eta, nolanahi ere, prozesuaren indarretako bat parte-hartze horren azken helburua argi eta garbi jakinarazi izana eta inplikatutako kolektibo guztiei (hots, haurrei, gazteei, zaintzaileei, erabiltzaileei eta abar) erantzuten saiatu izana izan da gure ustez. Era horretan, loturak sortzen dituen eta harreman pertsonalen areagotzea dakarren harreman-esparru horizontal eta zeharkako bat ezarri da.

Erakunde publikoek gero eta neurri handiagoan, eta arrakasta handiagoarekin edo txikiagoarekin bultzatzen dituzte parte-hartzean oinarritutako prozesuak. Guretzat, haurrekin parte hartzearen bidez hiri-proiektuak herritarrek sentitzen duten horretara era eraginkorragoan eta afektiboagoan egokitzen direlako ideia berresten duten jardunbideak eta esperientziak garatzeko aukera da ATERKIA.

ATERKIA prozesuari eta haren antzekoei esker, herritarrei beren ingurune hurbila aldatzeko proiektuak garatzen parte hartzeko aukera ematen dieten esperientziak sor daitezke. Esperientzia horien bidez, gai izan behar dugu haurren parte-hartzearen bitartez garatutako proiektuak hiria hobetzeko beharrezkoak eta posibleak direla frogatzeko. Aldaketa horretarako, jardunbide egokiez eta prozesu arrakastatsuez gain, kultura-aldaketa eta pentsamolde berri bat behar dugu, jardunbide eta prozesu horiek jarraitutasunez egiteko, denbora hartzeko eta esperimentatzea, zuzentzea eta parte hartuz parte hartzen ikastea ahalbidetuko duten aukerak izateko.

argazki-galeriarako esteka

foto 6

 

 

 

 

Partekatu :
PDF-a deskargatu

ciudad hiria